Imanol Alesonek Urolako Itzulia egingo du 24 ordutan, Marea Urdinaren alde

Julene Frantzesena 2022ko mar. 9a, 11:50

Ostegunean, martxoaren 10ean, 19:00etan abiatuko da azkoitiarra Balda plazatik, eta hurrengo egunean, ostiralean, 19:00etan, amaituko du Urola bailaran barrean egingo duen itzulia.

Imanol Aleson mendi lasterkariak erronka berri bati ekingo dio ostegunean: Marea Urdinaren alde, 24 orduz azpitik, 140 kilometroko Urolako Itzulia gauzatzea du xede. Ostegunean, martxoaren 10ean, 19:00etan abiatuko da azkoitiarra Balda plazatik, eta hurrengo egunean, ostiralean, 19:00etan, amaituko du Urola bailaran barrean egingo duen itzulia.

Herritarrek harekin ibilbidearen zati bat egiteko aukera izango dute, eta Marea Urdinak probaren hasieran edo bukaeran kirolaria animatzera Balda plazara joateko deia egin die herritarrei. Hain zuzen ere, Azkaratetik, Elosuatik, Gorlatik, Deskargatik, Udanatik, Aztiriatik, Madariagatik, Zumarragatik, Antiguatik, Mandubiatik, Santa Agedatik, Urrakitik, Trintxeratik, Iturrioztik, Urdanetatik, Meagatik, Garatetik, Santioko hondartzatik, Zumaiatik, Elorrixatik, Endoiatik eta Aittolatik igaroko da osteguna eta ostirala artean. 

Honako bideo honetan ikus daiteke Alesonek 24 ordutan gauzatuko duen ibilbidea:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide