2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 8a ikastetxeetara ere iritsi da

Ane Olaizola 2022ko mar. 8a, 16:38

Emakumearen Nazioarteko Egunean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazi dituzte herriko ikastetxeetan, eta askotariko ekintzak egin dituzte umeek zein nerabeek.

Kaleetan ez ezik, ikastetxeetan ere presente izan da gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko mezua, eta gaur, Martxoaren 8an, askotariko ekintzak egin dituzte herriko ikasleek. Ohi bezala, aldarriz betetako pankartak eta kartelak nagusitu dira eskoletan, eta eskulan saioak edota hitzaldiak izan dituzte haurrek zein nerabeek. Azkoitia BHIko, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako kideek bidalitako irudiak dira honako hauek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide