Zabalik da Lanzituz programan izena emateko epea

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 7a, 16:05

Buruan ideiaren bat duen eta hori aztertzea nahiko lukeen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Izena emateko edota informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan. Martxoaren amaieran hasiko dira saioak.

Martxan da Iraurgi Berritzen garapen agentziak sustatzen duen Lanzituz programaren hamazazpigarren edizioa. Buruan ideiaren bat duen eta hori aztertzea nahiko lukeen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Negozio bat irekitzerakoan eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko gaitasunak ere bereganatuko dituzte parte hartzaileek saioetan.

Ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta martxoaren amaieran hasiko dira saioak. Izena emateko edota informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan, 688 60 12 99 telefono zenbakira deituta edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita (Ione Eizagirre).

Lanzituz programaren xedea langabetuen lan munduratzea hobetzea da; lan sozietateen eredua du oinarrian, eta ekintzailetasuna sustatzen du. Egitasmoa Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak parte hartzen dute bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide