Ukrainara bidaltzeko material bilketa hasiko du parrokiak

Andoni Elduaien 2022ko mar. 4a, 08:59

Ukrainara bidaltzeko material bilketa herri askotan ari dira egiten. (Karkara-Orio)

Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapen-Lankidetza Elkarteak egin duen deialdiarekin bat egin du Azkoitiko parrokiak, eta herritarrei materiala bideratzeko dei egin die.

Azkoitiko parrokiak Ukrainarako material bilketa hasiko du datorren igandean, martxoak 6. Apirilaren 10era bitartean pardelak, haur esnea eta lo zakuak jasoko dituzte Azkoitiko parrokian bertan.

Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultur eta Garapen-Lankidetza Elkarteak egin duen deialdiarekin bat eginez abiatuko du laguntza kanpaina kristau elkarteak. Azkoitiarrei material bilketan parte hartzeko deia zabaldu diete.