Martirietan Emeterio eta Zeledonio eguna ospatzen ari dira

Andoni Elduaien 2022ko mar. 3a, 12:42

Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzen ari dira gaur, osteguna, Martirietan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egin dute. Segidan, Martitte auzo elkartean hamaiketakoa egiteko aukera izan dute.

Ospakizun eguna dute gaur Martirieta auzoan. Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzen ari dira Azkoitiko Martirieta auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egin dute. Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak zuzendu elizkizuna, baina Juan Bautista Mendizabalek ere hartu du hitza, Martirietako ermitako erretaulari eta han jasota dagoenari buruzko azalpenak emateko. Mezaren ondoren, Martitte auzoko elkartean bildu dira hainbat lagun hamaiketakoa egiteko.