Martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 3a, 09:09

Aste honetan hasiko da Maxixatzen martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Ohi bezala, askotariko elkarrizketa eta erreportajeak landu ditu Maxixatzenek labetik atera berri den alean, eta horien artean herriko aldabekin osatu du Klik! argazki erreportajea. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da.

Oraindik orain badira aldaba batzuk Azkoitian. Alde Zaharrean daude gehienak, eta itxura askotakoak, gainera: esku itxurakoak, animalia edo giza buru itxurakoak, uztaiak, mailuak... Maxixatzenek herrian dauden aldaben arrastoari jarraituz Klik! argazki erreportajea osatu du. Aldaben irudiekin egin du martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapen bideoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide