'Peru krokodiloa' ikuskizun solidarioarekin gozatu dute umeek

Ane Olaizola 2022ko ots. 27a, 15:15

Ikuskizun solidarioa eskaini zuen atzo Kantu Kolore taldeak Baztartxo antzokian, eta herritar ugari elkartu zen emanaldian. Saioaren bidez lortutako dirua CDKL5 elkarteaarentzat izango da.

Kantu Kolore taldeak Peru krokodiloa ikuskizuna taularatu zuen atzo, larunbata, Baztartxo antzokian. Herritar ugari bertaratu zen Abarketatxo ludotekak prestatutako emanaldiaz gozatzera, eta hara bertaratu zirenek taldearen abestiekin dantza egiteko aukera izan zuten. Horrez gain, beren alea jarri zuten CDKL5 elkarteari laguntzeko, izen bereko sindromea ezagutaraztea baitzen saioaren helburua. Hori hala, saioaren bidez lortutako dirua CDKL5 elkarteari emango diote.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide