Karnabalak 2022

Gogotik gozatu dute gaztetxoek mozorro festan

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 26a, 10:29

Azkoitiarrak dagoeneko murgildu dira inauterietako festan. Atzo ekin zioten jaiari herrian, eta gaztetxoak izan ziren mozorroak janzten aurrenak. Arratsaldean, jende ugari elkartu zen Azkoitiko plazan Ohian Vegaren emanaldiaz gozatzeko. Askotariko mozorroak soinean, kantu eta dantza gogotik gozatu zuten gaztetxoek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide