Aizkibel kalea erabat itxiko dute ibilgailuentzat martxoaren 1ean, goizez

Nerea Uranga 2022ko ots. 25a, 11:50
Aizkibel kalea asfaltatuko dute martxoaren 1ean, asteartean.

Asteartean, martxoaren 1ean, kalea asfaltatzeko lanak egingo dituzte Aizkibel kalean. Ondorioz, goizez kalea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat, eta arratsaldez errei bakarra izango da zabalik.

Datorren asteartean, martxoaren 1ean, Aizkibel kalea asfaltatzeko lanak egin behar dituztela azaldu du Azkoitiko Udalak. Lan horiek egin ahal izateko, baina, goizez kalea erabat itxi egin beharko dute ibilgailuentzat; 09:30etik 12:30era artean egongo da itxita. Hala ere, udalak zehaztu du eskola orduetan ibilgailuentzako zabalik izango dela Aizkibel kalea.

Egun berean, martxoaren 1ean, arratsaldean, Aizkibel kaleko errei bakarra egongo da zabalik, eta txandakako zirkulazioa ahalbidetuko dute.
Aizkibel kalearen asfaltatze lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzorako sarrerak eta irteerak, norabidearean arabera, Klara Doneatik, Auzmendi Bidetik eta Zuazola kaletik egin beharko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide