Asteartean ospatuko dute Aingeru Guardako eguna

Andoni Elduaien 2022ko ots. 24a, 10:46

Bi meza izango dira asteartean Aingeru Guardako ermitan, eta ohi bezala, erroskila saltzaileak ere auzoan izango dira.

Datorren asteartean, martxoak 1, Aingeru Guardako eguna ospatuko dute ermitan eta inguruan. 10:00etan egingo duten meza izango da eguneko elizkizun nagusia. Aingeru Guarda eguneko bigarren elizkizuna, berriz, Egurbidekoek antolatutakoa izango da, eta hori 13:00etan hasiko da. Ohi bezala, aurten ere erroskila saltzaileak Aingeru Guardako ermitaren bueltan elkartuko dira, eta hainbat postu jarriko dituzte.