Ireki dute Azkoitiko Duatloian izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko ots. 21a, 09:02

Azkoitiko duatloiaren irteerako argazki bat. (Artxiboa)

Izen-ematearen prezioa inskribatzen den dataren araberakoa izango da. Datorren astelehenera bitartean izango du izen-emateak prezio baxuena. Aldiz, garestiena apirilaren 18tik 25era bitartekoa izango da.

Ireki dute Azkoitiko Duatloian izena emateko epea, eta apirilaren 25era bitartean, RockTheSport atarian eman ahalko da izena. Azkoitri triatloi klubak antolatuta, apirilaren 30ean jokatuko da Azkoitiko Duatloia, eta gehienez 250 lagunek eman ahalko dute izena. Egun horretako 16:30ean, emakumeen duatloia hasiko da, eta 16:45ean, berriz, gizonena.

Izen-ematearen prezioa desberdina izango da dataren arabera. Datorren astelehenera bitartean 25 euro ordaindu beharko da izena ematean; otsailaren 28tik apirilaren 18ra bitartean 30 euro balioko du izen-emateak; eta egun horretatik apirilaren 25era, aldiz, 35 euro.

Aurten, distantzia motzeko formatua berreskuratu du Azkoitri triatloi klubak, eta hori horrela, guztira 55 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek: 10 kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta beste bost kilometro korrika.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide