Bi pertsona ikertzen ari da Ertzaintza, auto bat lapurtzen saiatzeagatik

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 20a, 16:02

Aingeru kalean saiatu dira autoa lapurtzen.

Bi pertsona auto bat lapurtzen saiatu dira gaur goizean Aingeru kalean, 07:10 aldera. Horretan ari zirela, harrapatu egin dituzte, eta ikerketapean daude.

Bi pertsona auto bat lapurtzen saiatu dira gaur goizean Aingeru kalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 07:10 aldera harrapatu dituzte bi pertsona horiek autoa lapurtzeko ahaleginean, autoan bertan. Ondorioz, ikerketapean daude.