Txibilter nagusi, Ispasterko XXXVI. Zaldi mando proban

Ane Olaizola 2022ko ots. 18a, 09:35

Txibilter, eskubitik bigarrena, txapelarekin eta mantarekin.

Kintopekoen mailan, bost lagun lehiatu dira Bizkaiko udalerrian, eta azkoitiarraren zaldiak egin ditu plaza gehien: 70 untza eta 2,14 metro, hain zuzen ere. 

XXXVI. Zaldi mando probak jokatu dituzte egunotan Ispasterren (Bizkaia), eta Txibilter azkoitiarra nagusitu da kintopekoetan. Guztira, bost lagun aritu dira maila horretan lehian: Txibilter, Jose Iturriaga, Ibekohondo, Talaia jatetxea eta Rafa Alegra, eta azkoitiarraren zaldiak lortu du plaza gehien egitea: 70 untza eta 2,14 metro osatu ditu, hain zuzen ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide