Maxixatzenen zozketak

'Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)' ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 17a, 13:59

Datorren larunbatean, 19:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu) ikuskizuna eskainiko du Benetan Be konpainiak Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Amaia Alberdi eta Sorkunde Lekuona bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 8 eurotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide