Hiru film eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko ots. 16a, 09:00

'Qué vemos cuando miramos al cielo' zineforuma, 'Buscando a la mágica Doremi' eta 'El método Williams' filmak ikusi ahal izango dira asteburuan herriko antzokian.

Ostiraletik astelehenera bitartean hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, otsailak 18, Qué vemos cuando miramos al cielo zineforuma emango dute, 19:30ean; saioa Zinetogram taldeak antolatu du. Larunbatean, berriz, ez dute filmik emango, Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu) ikuskizuna dela eta. Igandean, 17:00etan, Buscando a la mágica Doremi haurrentzako filma emango dute. Igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan, El método Williams filma eskaniko dute. Emanaldi guztietarako sarrerak Baztartxoko leihatilan eskuratu beharko dira.

Hona hemen film guztien bideo aurrerapenak:

Qué vemos cuando miramos al cielo zineforuma:

Buscando a la mágica Doremi haurrentzako filma:

El método Williams filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide