Neomak taldearen kontzertua maiatzaren 21era atzeratu dute

Anartz Izagirre 2022ko ots. 15a, 10:32
Neomak taldea.

Apirilaren 30ean ziren emanaldia eskaintzekoak, baina udalak data aldaketa iragarri du. Hilabete hasieran aurkeztu zuen Neomak taldeak Ilargi berriak lehen abestia.

Azkoitiko Udalak iragarri duenez, Neomak taldea Baztartxon eskaintzekoa zen kontzertua dataz aldatuko dute. Musika taldeak apirilaren 30ean eman behar zuen kontzertua, baina maiatzaren 21era atzeratu dute orain. Ilargi berriak izena du Neomaken lehen abestiak, eta hilabete honetan aurkeztu dute bideoklipa. Zazpi emakumek osatzen dute taldea, eta aurrez Kepa Junkera trikitilariarekin elkarlanean hainbat emanaldi eskainitakoak dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide