Eñaut Elorrietaren musikak bete du Baztartxo

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 13a, 09:14
Eñaut Elorrieta eta bere taldeko musikariak, atzo Baztartxon. (Andoni Elduaien)

Gernikako musikariak Irteera argiak bere azken diskoa aurkezteko kontzertua eman zuen atzo Azkoitian.

Eñaut Elorrieta musikari gernikarraren musikak eta ahotsak bete zuten atzo arratsaldean Baztartxo. Irteera argiak diskoaren aurkezpen biran dabil Elorrieta, eta 2019an argitaratutako lan horretan jasotako kantuek osatu zuten atzoko emanaldiaren zatirik nagusiena. Baztartxo bete zuten musika zaleek, ordea, bizkaitarraren ibilbideko beste hainbat kanta ezagun entzuteko eta abesteko parada ere izan zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide