Julene Iturbek irabazi du XXI. Abra Saria

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 12a, 10:27

Julene Iturbe, Abra Sariko txapela buruan, agurreko bertsoa kantatzen. (Albe)

Sei bertsolari gazte lehiatu ziren atzo Getxoko (Bizkaia) sariketan, eta azkoitiarrak jantzi zuen txapela.

Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du Euskal Herriko bertsolari gazteentzako XXI. Abra Saria. Getxon (Bizkaia), Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan, jokatu zuten atzo Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako sariketa.

Bost bertsolari lehiatu ziren Iturberekin batera Abra Sarian, Naroa Torralba gai-jartzailearen esanetara: Maider Altuna (Arrigorriaga, Bizkaia), Josu Txoperena (Hendaia/Lesaka, Lapurdi-Nafarroa)), Ekain Alegre (Altsasu, Nafarroa), Oihan Diaz (Algorta, Bizkaia)) eta Unai Anda (Ametzaga, Araba).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide