Sutea izan da Aitek enpresan

Andoni Elduaien 2022ko ots. 11a, 15:59

Lantegiko pintura departamenduan piztu da sua. Aiteketik nahiz inguruko enpresetatik langileak atera dituzte, baina inor ez da zauritu.

Aitek enpresan sutea izan da 15:00 aldera. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, lantegiko pintura departamenduan piztu da sua. Leherketa txiki batzuk izan dira, eta anbulantziak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira gunera. Aiteketik nahiz inguruko enpresetatik langileak atera dituzte, badaezpada.

Suak kalte materialak eragin ditu lantegian, baina ez da inor zauritu. Iturri ofizialek adierazi dutenez, lantegiko gainerako departamenduetan ez du eraginik izan suak, eta ekoizpenari eusteko moduan izango dira. Sutea kontrolpean dute suhiltzaileek, nahiz eta oraindik kea irteten ari den lantegitik (16:00).

Erabiltzaile batek Maxixatzeni helarazitako bideoa da ondorengoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide