Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa eskainiko dute Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko ots. 4a, 08:26

Otsailaren 16tik apirilaren 6ra bitartean asteazkenero eskainiko dituzte saioak Elkargunean. Jorge Teixera sukaldariak zuzenduko du ikastaroa.

Udalak eta Elkarguneak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 16tik apirilaren 6ra bitartean eskainiko dute tailerra Elkargunean. Saioek bi ordu iraungo dute, eta asteazkenero izango dira, 17:30etik 19:30era bitartean.

Tailerrean parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Elkarguneko harrerara joan edota 943-85 25 44 telefono zenbakira deitu beharko da otsailaren 11a baino lehen. Sukaldaritza tailerra Azkoitiko Orbela tabernako Jorge Teixeira sukaldariak eskainiko du.