Astelehen gauetik astearte goizaldera arte itxita egongo da Kale Nagusia ibilgailuentzat

Andoni Elduaien 2022ko ots. 3a, 11:05

Kale Nagusian ari dira lanak egiten.

Asteleheneko 22:30etik astearteko 06:00etara egongo da itxita errepidea Kale Nagusian, gasaren hoditeria instalatu behar baitute.

Astelehen gauean 22:30etik astearteko 06:00etara bitartean itxita egongo da ibilgailuentzat Kale Nagusia. Kale horretako 16 zenbakiaren parean itxiko dute bidea, hain zuzen ere, Ruiz Mendiola farmazia aurreko zebrabide parean, Kale Nagusia eta Martin Deuna kalea banatzen dituen gunean.

Gasaren hoditeria instalatzeko lanetan ari dira azken egunetan inguru horretan. Hoditeria puntu horretan sartzekoak direnez astelehenean, udalak azaldu du errepidea ixtea eskatzen dutela lanek. Oteiza frontoietara eramaten duen kalea, Martin Deuna kalea, zabalik egongo da.