Plaza Ondo jubilatuen elkarteak webgunea sortu du

Andoni Elduaien 2022ko ots. 1a, 09:24

Nafarroara egindako irteerako argazkiak. (Plaza Ondo)

Herritarrek Plaza Ondok antolatutako ekintzen berri izan dezaten jarri dute martxan webgune berria. Multimedia edukiak ere argitaratuko dituzte gunean.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak webgune berria jarri du martxan. Elkarteko bazkideek eta herritarrek jubilatuen elkartearen berri izan dezaten sortu dute webgunea, eta, besteak beste, elkartearen albisteak eta irteeretako argazkiak nahiz bideoak argitaratuko dituzte gunean. Era berean, bidaien eta KZguneko egitarauaren berri ere emango dute. Aurrerago webgunean informazioa osatzen joango direla nabarmendu dute elkarteko kideek.

Irudiko itxura du Plaza Ondoren webgune berriak.