Abian da buruz buruko Atano III.a Pilota Txapelketa

Anartz Izagirre 2022ko ots. 1a, 09:21

Atano III.a Pilota Txapelketako partida bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Atzo, astelehena, hasi zen txapelketa benjaminen eta kimuen partidekin. Bihar eta etzi beste hainbat partida jokatuko dituzte.

Martxan da dagoeneko buruz buruko Atano III.a Pilota Txapelketaren XLVII. edizioa. Atzo, astelehena, hasi zen txapelketa Gurea pilotalekuan, 2012. urtean jaiotako benjaminen arteko neurketekin, eta honakoak izan ziren elkarren aurka lehian aritu ziren pilotariak: Aiur Alkorta eta Julen Azpiazu, Alex Juaristi eta Zuhaitz Vela, Aratz Orozko eta Ekain Juaristi, Peio Endemaño eta Aunitz Zaldua, Jakes Kortadi eta Jokin Alkorta, eta Julen Iraeta eta Jon Ucin.

Bihar, asteazkena, 2013. urtean jaiotako benjaminek eta 2011. urtean jaiotako kimuek jokatuko dituzte partidak, eta etzi, osteguna, 2010. urtean jaiotako kimuen txanda izango da.