'Ilargirantz' eta 'No somos nada' filmak izango dira ikusgai asteburuan Baztartxon

Anartz Izagirre 2022ko ots. 2a, 08:45

'No somos nada' dokumentalaren irudi bat.

Ilargirantz haurrentzako filma igandean, otsailak 6, eskainiko dute, 17:00etan hasita. No somos nada dokumentala, berriz, igandean (19:30) eta astelehenean (20:00) izango da ikusgai.

Asteburu honetan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, haurrentzako Ilargirantz euskarazko filma eskainiko dute igandean, otsailak 6, 17:00etan hasita. Eta, bestetik, La Polla Records musika taldeari buruzko No somos nada dokumentala emango dute, igandean (19:30), eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Zinerako txartelak egunean bertan jarriko dituzte salgai Baztartxoko leihatilan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Ilargirantz

No somos nada