Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2022ko urt. 31a, 15:15

Obrak egiten ari diren tartea. (Argazkia: aldundia)

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. 11:55ean itxi dute errepidea, eta 15:00etan ireki. Bestalde, gaur 23:00etatik biharko 05:00etara arte itxiko dute errepidea, errepidetik babes elementuak kentzeko.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, asteazkena, itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. 11:55ean itxi dute errepidea, eta duela minutu gutxi zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Gauean, itxita

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxiko dute gaur, astelehena, 23:00etatik biharko 05:00etara; izan ere, zirkulazioko erraietako bat erabat okupatzen dute obrek egun. Hori horrela, ibilgailuen zirkulazioa txandakakoa da eta semaforo bidez dago araututa.

Obretan dauden babes elementuak kenduko dituzte bihar goizaldera bitartean. Lan horiek egiteko, ordea, ezinbestekoa izango da errepidea guztiz ixtea. Azkoitiko Udalak honako ordezko ibilbide hauek gomendatu ditu ordurako: Elosuko GI-3750 errepidea, Azkarateko GI-2634 errepidea edota Mandubiko GI-2635 errepidea.