Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxi egingo dute bihar ere

Ane Olaizola 2022ko urt. 30a, 15:51

12:00ak inguruan itxiko dute Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea itxi egingo dute bihar, astelehena. Aldundiak 12:00ak inguruan ixtea aurreikusten dute, han egiten ari diren obrak direla eta.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.