Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxiko dute astelehen gauean

Andoni Elduaien 2022ko urt. 27a, 15:13

Asteleheneko 23:00etatik astearteko 05:00etara bitartean egongo da itxita errepidea, obretan dauden zenbait babes elementu kendu behar dituztelako.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxiko dute datorren astelehenean, urtarrilak 31. Asteleheneko 23:00etatik astearteko 05:00etara artean egongo da itxita; izan ere, zirkulazioko erraietako bat erabat okupatzen dute obrek egun. Hori horrela, ibilgailuen zirkulazioa txandakakoa da eta semaforo bidez dago araututa.

Obretan dauden babes elementuak kenduko dituzte astelehen gauetik astearte goizaldera bitartean. Lan horiek egiteko, ordea, ezinbestekoa izango da errepidea guztiz ixtea. Azkoitiko Udalak honako ordezko ibilbide hauek gomendatu ditu ordurako: Elosuko GI-3750 errepidea, Azkarateko GI-2634 errepidea edota Mandubiko GI-2635 errepidea.