Bederatzi film ikusgai otsailean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urt. 29a, 09:00

'Belfast' filmaren irudia. (Sensacine)

Helduentzako eta haurrentzako launa film emango dituzte herriko antzokian, eta Zinetogram taldeak antolatutako zine forum bat. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte film guztiak Baztartxon.

Datorren hilean, bederatzi film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako eta haurrentzako launa izango dira urtarrilean herriko antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude: No somos nada, El callejón de las almas perdidas, El método Williams eta Belfast. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Ilargirantz, Tengamos la fiesta en paz, Buscando a la Mágica Doremi eta Kikoriki: Deja Vú filmak. Otsailaren 18an izango da zine forum saioa antzokian, baina Zinetogram taldeak ez du jakinarazi oraindik zein film emango duten.

Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Otsailak 6 eta 7: No somos nada.
  • Otsailak 6: Ilargirantz.
  • Otsailak 13 eta 14: El callejón de las almas perdidas.
  • Otsailak 13: Tengamos la fiesta en paz.
  • Otsailak 18: zineforum saioa (filma zehaztu gabe).
  • Otsailak 20 eta 21: El método Williams.
  • Otsailak 20: Buscando a la Mágica Doremi.
  • Otsailak 26, 27 eta 28: Belfast.
  • Otsailak 27: Kikoriki: Deja Vú.