Maxixatzenen zozketak

'Tartalo, gaztaren sekretua' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 27a, 12:32

'Tartalo, gaztaren sekretua' antzezlaneko irudia. (Logela Multimedia)

Datorren larunbatean, urtarrilak 29, 18:00etan hasiko da antzezlana Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, Tartalo, gaztaren sekretua haurrentzako antzezlana eskainiko du Logela Multimedia konpainiak Azkoitiko Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide askok parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Maite Lopez eta Eneko Juaristi bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik.