Energia ereduaz solasean aritu dira Elkargunean Goiener elkarteko kideak

Anartz Izagirre 2022ko urt. 26a, 20:07
Goiener elkarteko kideek Elkargunean eman duten hitzaldiko irudia. (Anartz Izagirre)

Urola Bizirik taldeak antolatu du saioa, eta hainbat herritar joan dira hitzaldia entzutera.

Goiener elkarteak energia ereduen gaineko hitzaldia eskaini du gaur, asteazkena, Elkargunean. 18:30ean hasi da saioa, eta hainbat puntu landu dituzte bertan; esaterako, energia berriztagarrien komunitateaz, autokontsumoaz eta egungo energia ereduen alternatibez mintzatu dira hizlariak saioan. Urola Bizirik taldeak antolatu du solasaldia, eta hainbat pertsona joan dira Elkargunera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide