Bertan behera gelditu da Juaristi ISBren Gironako partida ere

Andoni Elduaien 2022ko urt. 26a, 11:12
Prat taldearen aurka Azpeitian jokatu zuteneko irudia.

Une honetan sei kasu positibo aktibo ditu Juaristi ISBk taldean. Palenciaren aurkakoa ere bertan behera utzi zuten joan den asteburuan.

Joan den asteburuan, Juaristi ISBk ez zuen Palentziara (Gaztela eta Leon, Espainia) bidaia egiterik izan hainbat kasu positibo tarteko, eta datorren asteburuan ere mutilak ez dira Gironan (Herrialde Katalanak) arituko. Izan ere, Juaristi ISBk jakinarazi du Basquet Girona taldearen aurka igandean jokatzekoa ziren neurketa bertan behera utzi dutela.

Klubak astelehenean jakinarazi zuen une honetan sei kasu positibo aktibo dituela taldeak. Palencia taldearen aurka jokatu baino lehen, larunbatean hiru jokalarik eman zuten positibo antigeno testean. Igandean proba gehigarriak egin zituen taldeak, eta beste bi kasu positibo atzeman zituen. Taldean bost kasu positibo baieztatuta, Palenciaren aurkakoa bertan behera utzi behar izan zuten.

Seigarren jokalari bati atzeman diote orain positiboa. Jokalaria sintomekin aurkeztu zen igande goizean testa egitera, eta negatibo eman zuen. Hala eta guztiz ere, sare sozialen bidez jakinarazi du klubak jokalari horrek positibo eman zuela asteleheneko proban. Hori horrela, sei jokalari ditu une honetan Juaristi ISBk positibo emanda, eta etxetik kanpoko bi partida ditu atzeratuta Iñaki Jimenezen taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide