Elkanoren mundubira dantzan erakutsi du Kresala dantza taldeak

Andoni Elduaien 2022ko urt. 22a, 21:12

Hamazazpi eszenatan banatutako ballet dantzaldia eskani du dantza taldeak azkoitiarren aurrean. Elkanoren nabigazioaren urrezko aroan zehar egin dute bidaia dantzariek.

Kresala dantza taldeak Amoria & Dolore. Elkano lehen mundubira dantza ikuskizuna eskaini du gaur, larunbata, Baztartxo antzokian. Euskal nabigazioaren urrezko aroan du ikuskizunak abiapuntua; izan ere, Elkanoren lehen mundubira ekarri dute gogora. Antzinako musikan du oinarria lanak.

Elkanoren nabigazioaren urrezko aroan zehar egin dute bidaia dantzariek. 30 dantzari igo dira Baztartxoko taula gainera, eta herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma aurkeztu dute.

Antzezpena era naturalean eta askean aurkeztu dute. Hamazazpi eszenatan banatutako balleta ekinaldi bakar batean eskainiz, Eskisabeli, Iztuetari eta Gadesi erreferentzia garbiak egin dizkiete. Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek ere obra goitik bera hezurmamitu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide