Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira' dantza ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 20a, 16:34
Dantza ikuskizunaren irudia. (Kresala dantza taldea)

Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek. Kresala dantza taldearen ikuskizuna datorren larunbatean, urtarrilak 22, 19:00etan izango da Baztartxo antzokian.

Larunbatean, urtarrilak 22, Kresala dantza taldeak Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira dantza ikuskizuna aurkeztuko du, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten herritarrak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Mila Oteiza eta Ramon Unanue bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide