Energia ereduen gaineko hitzaldia eskainiko dute hilaren 26an Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko urt. 19a, 09:13

Goiener elkarteak eskainiko du saioa, hilaren 26an, 18:30etik 20:00etara. Urola Bizirik taldeak antolatu du hitzaldia.

Datorren urtarrilaren 26an, asteazkena, energia ereduen inguruko hitzaldia eskainiko du Elkargunean Goiener elkarteak. 18:30etik 20:00etara izango da saioa, eta hainbat puntu landuko dituzte bertan; esaterako, energia berriztagarrien komunitateaz, autokontsumoaz eta egungo energia ereduen alternatibez mintzatuko dira hizlariak saioan. Urola Bizirik taldeak antolatu du solasaldia, eta edonork izango du joateko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide