Astelehenean egingo dute urtarrileko bigarren odol ateraldia

Andoni Elduaien 2022ko urt. 22a, 09:00

17:00etatik 21:00etara bitartean eman ahalko da odola Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan.

Etzi, astelehena, urtarrileko bigarren odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia otsailaren 14an, astelehena, izango da.

COVID-19a eta beste zenbait faktore tarteko, gutxitu egin da odola ematen dutenen kopurua, eta erreserbak minimoetan dira. Pandemia bukatu aurretik berreskuratu nahi dute galdutakoa. Odol emaileen beharrean daude Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide