Azkoitia-Azpeitia ISBren eta Esteponaren artean bihar Azpeitian jokatu behar zuten partida bertan behera gelditu da

Nerea Uranga 2022ko urt. 15a, 11:00
Azkoitia-Azpeitia ISBkoak aurreko neurketa batean. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Esteponaren aurkako neurketa jokatzekoa zen bihar, igandea, 11:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Ligako hamazortzigarren jardunaldiko partida, hain zuzen ere. Esteponako saskibaloi taldean, ordea, COVID-19 kasuak atzeman dituzte, eta horregatik partida bertan behera gelditu da, Iraurgi saskibaloi klubak azaldu duenez. Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko duten norgehiagoka hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide