Ireki dute berriz ere Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2022ko urt. 13a, 13:14

Gaur ere itxita egon da GI-631 bat errepidea, leherketak zirela medio. 13:00etan itxi dute errepidea, eta ordu laurden lanak egin ondoren, zabalik da berriz ere.

Azkoitia eta Urretxu udalerriak lotzen dituen GI-631 errepideko obrak aurrera doaz, eta gaur, astelehena , itxita egon da errepidea 27. kilometroaren inguruan, hainbat leherketa egin behar baitzituzten. 14:30 inguruan itxi dute errepidea, eta duela minutu gutxi zabaldu dute. Dagoeneko normaltasunez zirkulatu daiteke errepidean.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide