Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Kopaz Kopa' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 13a, 12:46

Larunbatean, 19:00etan eskainiko dute antzezlana Baztartxo antzokian, eta udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean.

Larunbatean, urtarrilak 15, Ados Teatroak Kopaz Kopa antzezlana aurkeztuko du, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten herritarrak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Juan Inazio Bastarrika eta Amagoia Astigarraga bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide