Irekita dago familia ugariek zerga hobariak eskatzeko epea

Anartz Izagirre 2022ko urt. 12a, 17:41

2021ean hobaria jaso zuten eta baldintzak betetzen jarraitzen duten familiek ez dute berriro eskaerarik egin beharko. Urtarrilaren 31, astelehena, izango da eskaerak egiteko azken eguna.

Herriko familia ugariek zabalik dute dagoeneko ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea. Horretarako azken eguna urtarrilaren 31, astelehena, izango da, eta bi aukera dituzte interesdunek: dokumentuak Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztea, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era, edo izapidea elektronikoki egitea Azkoitiko Udalaren webgunearen bitartez.

Erakundeak adierazi duenez, 2021. urtean hobaria jaso zuten eta oraindik baldintzak betetzen jarraitzen duten familiek ez dute eskaera berriro egin beharrik izango.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide