Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea moztuko dute bihar eguerdian, obrekin jarraitzeko

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 9a, 18:49

14:00ak aldera itxiko dute errepidea, eta abisu berria ematen duten artean egongo da itxita.

Bihar eguerdian Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepide zatia itxi egingo dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Errepidea hobetzeko egiten ari diren obren ondorioz itxiki dute errepidea 14:00 inguruan. 

Errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide