Urtarrileko GUKA magazina

Urtarrileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalaria, Zumaiako txakur krosa eta Beizamako lehen sektorea. Parean eta pareko atalean, aldiz, Mikel Kazalis eta Xabier Lizaso musikarien bizipenak eta hausnarketak ezagutzeko aukera izango da. 

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Urtarrileko atalean, Azkoitian izan da Mireia Galarza kazetaria, eta Imano Aleson mendi korrikalaria elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Orioko Itxaspeko ibilbidea egin du Sara Peña oriotarraren laguntzarekin. Gainera, Parean eta pareko atal berri baten aurrerapena ere jaso dugu magazinean. Hain zuzen, Mikel Kazalis eta Xabier Lizaso musikariekin aritu da solasean Iñigo Gaiton kazetaria. 

Mailo Oiarzabal, aldiz, Beizaman izan da, bertan lehen sektoreak duen eragina ezagutzeko. Andoni Elduaien, berriz, Zumaian izan da, herrian urtarrilaren 16an egingo duten txakur krosari buruz solasteko antolatzaileekin.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide