Maxixatzenen zozketak

Ruper Ordorikaren larunbateko kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 3a, 09:02
Ruper Ordorika abeslaria. (Ruper Ordorika)

Musikariak Amour eta toujour disko berria aurkeztuko du larunbatean Baztartxon, 19:00etan hasita. Emanaldirako sarrerak bazkideen artean zozkatuko ditu Maxixatzenek.

Ruper Ordorikak kontzertua emango du datorren larunbatean, urtarrilak 8, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Musikariak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitatu zuen Amour eta toujour disko berria.

Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Musikariak azaldutakoaren arabera, Kuban bizi izandakoak eragin handia izan du haren bizitzan. Horregatik, disko bat osatu du Kubako doinuen moldera egindako abestiekin, sentipen horiek biltzeko asmoz. Horren emaitza da 11 abesti biltzen dituen Amour eta toujour lana.

Larunbateko emanaldirako sarrerak Entradium plataforman eskuratu daitezke, 12 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide