'Residencias SA' liburua aurkeztu du Ahoztar Zelaietak Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko abe. 31a, 10:46
Ahoztar Zelaieta, atzoko aurkezpenean. (Anartz Izagirre)

Egoitzen inguruko hainbat gai lantzen ditu Zelaietak bere liburuan; besteak beste, erresidentzien pribatizazioak eragindako kalteak azaltzen ditu, eta horien inguruan aritu zen hizketan atzoko hitzaldian.

San Jose egoitzako senide taldeak antolatuta, Ahoztar Zelaieta kazetariak Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria liburua aurkeztu zuen atzo, osteguna, Elkargunean. Zelaietak egoitzen pribatizazioak eragindako kalteak lantzen ditu liburuan beste hainbat gairen artean, eta fikziozko pertsonaien bitartez egoitza bateko egunerokotasunera gidatzen du irakurlea. Afera horretaz aritu zen hizketan atzoko solasaldian, eta hainbat herritar joan zen saioa entzutera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide