'El buen patron' eta 'Trash, Piramide magikoaren kondaira' filmak emango dituzte asteburuan

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 29a, 08:30

El buen patron helduentzako filma emango dute larunbatean, igandean eta astelehenean, eta Trash, Piramide magikoaren kondaira haurrentzako lana igandean.

Datorren asteburuan, bi film emango dituzte Baztartxon: El buen patron helduentzako filma eta Trash, Piramide magikoaren kondaira haurrentzako lana. El buen patron larunbatean 19:30ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute. Trash, Piramide magikoaren kondaira, berriz, igandean 17:00etan ikusi ahal izango da. Astelehenean Ikuslearen Eguna izango da, eta beraz, merkeago izango da sarrera.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!