Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita, bideoan

Urtzi Oteiza 2021ko abe. 24a, 15:09

Erlo Telebistak bideoan jaso ditu Olentzerok eta Mari Domingik gaur, abenduak 24, herriko kaleetan zehar egin duten kalejira, baita Gabon eguneko gainontzeko ekitaldiak ere.

Gabon eguna da gaur, eta urtero bezala Olentzerok eta Mari Domingik Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu dituzte; tartean, Azkoitia. Koronabirusak eragindako pandemia dela-eta, ezohiko moduan egin dute aurten bisita, eta eliz atarian egon beharrean herriko kaleak zeharkatu dituzte kamioi batean. Herriko umeek ere ez dute hutsik egin, eta zain-zain egon dira Olentzeroren eta Mari Domingiren zain Azkoitiko hainbat puntutan. Horrez gain, Udal Musika Bandak ere kaleak alaitu ditu Gabonetako hainbat kantu joaz, eta Gabon eskean ere ibili dira dozenaka herritar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide