Marea Urdinak behar bereziak dituzten haurrentzako txartelak kaleratu ditu

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 24a, 12:09

Azkoitiko eta Azpeitiko udalen babesarekin kaleratu ditu txartelak elkarteak. Txartel horiek Gabon parkean, festetan nahiz barraketan erabiltzeko dira, eta txartelaren jabeak lehentasuna izango du ilaretan.

Marea Urdina elkarteak behar bereziak dituzten haurrentzako txartelak atera ditu, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen babesarekin. Txartel horiek Gabon parkean, festetan nahiz barraketan erabiltzeko dira, eta txartelaren jabeak lehentasuna izango du ilaretan. "Inklusioaren bidean, detaile txikienak ere beharrezkoak eta garrantzitsuak" direla nabarmendu dute egitasmoaren sustatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide