Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea moztuko dute bihar, lanekin jarraitzeko

Ane Olaizola 2021ko abe. 22a, 15:36

14:00etan itxiko dute errepidea 27. kilometroaren parean, abisu berria eman arte.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepide zatia bihar itxi egingo dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Errepidea hobetzeko egiten ari diren obren ondorioz itxiki dute errepidea 14:00 inguruan, 27. kilometroaren parean. Abisu berria ematen duten artean egongo da itxita errepide zati hori.

Errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide