Floreagan izan dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak

Andoni Elduaien 2021ko abe. 22a, 12:12

Atzo Olentzerok egin zuen moduan, gaur Errege Magoak izan dira Floreaga ikastetxea bisitatu dutenak.

Atzo, asteartea, Olentzeroren bisita izan zuten arratsaldean Floreaga ikastetxean. Ikastetxeko txikienak aretoan elkartu ohi badira ere, atzo, osasun egoeragatik, Olentzero gelaz-gela igaro zen haurrak bisitatzera. Gaur, berriz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak jaso dituzte Floreagan eta Azkoitian ohikoa den 'Ekarriko, ekarriko' oihuak sarri eta ozen entzun dira ikastetxean. Hiru Errege Magoek gozokiak ekarri dizkiete ikastetxeko ikasle txikienei, eta horien gutunak jaso dituzte.

Errege Magoak urtarrilaren 5ean aterako dira kalera. Azken orduan erabakia ez badute aldatzen, 19:30ean Santa Klara komentutik zaldiz abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide