Urtarrilean 11 film eskaniko dituzte Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko abe. 24a, 09:00
'West side story' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Helduentzako eta haurrentzako bosna film emango dituzte herriko antzokian, eta Zinetogram taldeak antolatutako zine forum bat. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte film guztiak Baztartxon.

Datorren hilean, 11 film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako eta haurrentzako bosna izango dira urtarrilean herriko antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude: El buen patrón, La familia perfecta, El lodo, West side story eta Coda. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Trash, Cazafantasmas, El valle de las linternas, Clifford eta Canta 2 filmak. Urtarrilaren 7an zine forum saioa izango da antzokian, baina Zinetogram taldeak ez du jakinarazi oraindik zein film emango duten.

Hona hemen urtarrilean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Urtarrilak 1, 2 eta 3: El buen patrón.
  • Urtarrilak 2: Trash.
  • Urtarrilak 7: zine foruma (zehaztu gabe)
  • Urtarrilak 9 eta 10: La familia perfecta.
  • Urtarrilak 9: Cazafantasmas.
  • Urtarrilak 16 eta 17: El lodo.
  • Urtarrilak 16: El valle de las linternas.
  • Urtarrilak 23 eta 24: West side story.
  • Urtarrilak 23: Clifford: el gran perro rojo.
  • Urtarrilak 30 eta 31: Coda
  • Urtarrilak 30: Canta 2.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide