Udal Musika Bandak Gabon bezperako kalejira egingo du bihar

Andoni Elduaien 2021ko abe. 23a, 08:20
Musika banda, artxiboko irudi batean.

11:30ean hasiko dute ibilbidea Altzibar auzoan. Han hasita, herriko zenbait plaza zeharkatuko dituzte. Herriko plazan amaituko dute kalejira.

Azkoitiko Udal Musika Bandak Gabon bezperako kalejira egingo du bihar, abenduak 24, herriko kaleetan zehar. Altzibar auzoan hasiko dute kalejira 11:30ean, eta handik herriko beste zenbait puntutara mugituko dira. Esaterako, Jausoroko plazara, Aizkibel liburutegira, Jandonianiz plazara eta herriko plaza nagusira.

Hainbat abesti eskainiko ditu musika bandak: El pequeño tamborilero, Hator hator, Din dan don, Gabon gaua eta White Christmas kantak. Abenduaren 31n ere egingo du musika bandak urte bukaerako kalejira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide